viernes, 5 de octubre de 2012

ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 -ren aurkezpenaz hitz egin ostean, hainbat ezaugarri argitu genituen. Izan ere, web 2.0ak ekarri dituen abantailak eta desabantailetaz aritu ginen hizketan.
Lehenik eta behin, web 1.0 eta 2.0 ren arteko ezberdintasunak eta aurrerapenez eztabaidatu genuen. Web 2.0ren bitartez, ikasleak aktiboak egin dira, hezkuntza era konstruktibo batean, beraiek eraiki behar dute eta ez lehenago egiten zen bezala. Lehen, irakaslea zen protagonista eta liburuekin batera, irakasleak eta liburuen zihoten guztia ondo zegoen eta beraz, bertatik ikasten zen.

Orain, aldiz, irakaslea orientatzaile gisa dago, haurrari gidatzen dio bere hezkuntzan zehar. Eskola 2.0ren ustez, haur bakoitzak ordenagailu bat du, eta irakasleak proiektore batez erakusten die ikasleei bere portatila erabiliaz. Honela, haurren motibazioa garatuz joan da, garai honetan, haurrek infomazio ugari dute nonahi, eta informazioa hori ordenatzen  lagundu behar diegu.
Lehenoko iturria entziklopedia edota hiztegia zen, aldiz orain, edozein momentutan informazio ezberdina aurki dezakezu, Baina eskola 2.0k nahiz eta abantaila asko izan, baditu bere desabantailak ere. Izan ere, hainbeste materia dagoen emateko eta horrenbeste teknologia ari den garatzen ikastetxeetan, ezen  pedagogiak beheruntz egin baitu.

Dakigun bezala, ikasle batentzat, hezkuntza prozesu osoa jaso dezan bai ezaguera materialak baita ezaguera pedagogiko batzuk eduki behar ditu, eta eskola 2.0 ren bitartez, hezkuntzak bere balantza galtzen du. Gainera esan behar dugu, hezkuntza tradizionalaren oinarrian jarraitzen dugula nahiz eta teknologia gehiago irakurri, hortaz ez dugu askatasun askorik aldaketetarako.

  Irakasleok, nolabait hezkuntza eta teknologiari lotuak aurkitzen gara eta hezkuntza eta haurren ikaskuntza prozesua benetan aldatu nahi badugu oinarri hori ere eraldatu beharra dago, bestela ezingo dugu 180ºko birarik eman. Hala nola, bi hezkuntza prozesuen bateraketa egitea beharrezkoa litzateke hezkuntza prozesu egoki bat lortu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario